Doitasunezko mekanizazio bidezko metalezko eta plastikozko piezen fabrikatzaileak, betiere planoen arabera.

UKONDARTZ

Ukondartzen lau hamarkada baino gehiago daramatzagu piezak fabrikatzeko proiektuak osatzen. Kalitatea, doitasuna eta arintasuna eskutik doaz, zure proiektuaren ezaugarrien eta helburuen arabera neurrira diseinatutako zerbitzua egiteko.

Hasiera batean, motozikletaren sektorerako birabarkiak egiten zituen negozio txiki bat izan zen, baina bilakaera handia izan du, eta gure eremu geografikoko plano bidezko doitasunezko mekanizazioan erreferentziazko enpresa bihurtu da.

Berrikuntza eta aurrera egiteko gogoa

1977an Bergaran sortu zenetik, enpresa batentzat garrantzi handikoak diren alderdietan konprometitu gara, hala nola, Ukondartz osatzen duten produkzio-prozesuen eta lantaldearen berrikuntzan eta etengabeko hobekuntzan. Gainera, etengabe ari gara makineria berritzeko ekintzak egiten, urrats bat aurrerago egiteko eta gure bezeroen egungo eta etorkizuneko premietara egokitzeko.

Gaur egun, 600 m²-ko instalazioak ditugu, makineria aurreratua eta kualifikazio handiko lantaldea, eta, horri esker, zailtasun handiko mekanizazio-proiektuak har ditzakegu geure gain.

Metalezko eta plastikozko industria-piezak plano bidez eta doitasunez mekanizatzea

Ukondartzen doitasun eta kalitate handiko plano bidezko mekanizazio-zerbitzua eskaintzen dizugu.

Doitasunezko mekanizazio-prozesuetan 40 urteko esperientzia izatea da
gure abalik onena.

Idatzi edo deitu eta gure zerbitzu guztien
berri emango dizugu.

40 urte baino gehiago doitasunezko-mekanizazioan

Ibilbide profesional luzea dugu, eta gure lanaren gaineko pasio handia. Hori dela eta, doitasun osoa duen mekanizazio-proiektu guztiz pertsonalizatua eskaintzen diegu gure bezeroei. Gure bezeroen proiektuen mekanizazio-prozesuak osorik kudeatzeaz arduratzen gara; izatez, lehengaiak erosten ditugu, mekanizazioa egiten dugu eta beharrezkoak diren gainazaleko tratamenduekin amaitzen dugu, hala nola tenplaketarekin, ilunketarekin edo kromatze-lanekin.

Doitasun eta kalitate handiko plano bidezko mekanizazio-zerbitzua.