DOITASUNEZKO MEKANIZAZIOA

Ukondartzen plano bidezko doitasunezko mekanizazio-prozesuetan espezializatuta gaude, unitateko loteetatik serie ertainetara. Berme osoz egiten diogu aurre neurrira egin beharreko edozein pieza motaren fabrikazioari. Sektorean esperientzia handia eta gure lanaren gaineko pasio handia dugunez gero, zure enpresaren premietara guztiz egokitzen den kalitateko zerbitzu arina eskaintzen dizugu.

Kalitate politika

Zerbitzu osoa

Bezero bakoitzari neurrira diseinatutako zerbitzu integrala eskaintzen diogu, bezeroaren proiektuaren premiak aise gogobetetzeko helburu nagusiarekin. Hasieratik amaierara arte doitasunezko mekanizazioa osatzen duten prozesu guztiak egiten ditugu: torneaketa, fresaketa eta artezketa. Eta, bezeroak hala behar badu, materialak erosten ditugu eta gainazaleko tratamenduak egiten ditugu, hala nola tenplaketak, anodizatzeak, ilunketak, kromatzeak, nikeleztatzeak, nitruratzeak, eta abar.

Ukondartzen plano bidezko doitasunezko mekanizazio-prozesuetan espezializatuta gaude, unitateko loteetatik serie ertainetara.
Plano bidezko doitasunezko mekanizazioko espezialistak, tirada luzeetan zein tirada laburretan.

Sektoreak

Zure sektorerako soluziorik onena bilatzen dugu eta hartara egokitzen gara. Plano bidezko doitasunezko mekanizazioan dugun esperientzia zabalari esker, industria-sektore askotara egokitu ahal izan gara, besteak beste, makina-erremintaren sektorera, burdingintzara, neurrira egindako tresneriara, neurrira egindako moldeetara eta automoziora.

Zenbait sektoretarako lan egiteko gaitasuna badugu ere, Ukondartzen makina-erremintaren sektorerako doitasunezko mekanizazioan adituak gara. Gure helburu nagusia da pieza paregabeak eta oso espezializatuak fabrikatzea eta gure bezeroei balio erantsi handia ekartzea

Doitasunezko mekanizazioaren arloko aholkularitza aditua behar al duzu?

Arazoak al dituzu pieza batekin eta ordezko pieza espezifikoa behar al duzu?

Deitu edo, nahiago baduzu idatzi, eta neurrira egindako soluzioa eskainiko dizugu.

ZER ONURA DITU UKONDARTZEKIN LAN EGITEAK?

Neurrira egindako gure doitasunezko mekanizazio-zerbitzuak onura ugari dakartza gure bezeroentzat, neurrira egindako piezak fabrikatzeko prozesu guztiaz arduratuko baikara, baita, beharrezkoa izanez gero, materiala erosteaz eta ondoren gainazaleko tratamenduak egiteaz ere. Gure egiturak zerbitzuaren behar guztiei heltzeko aukera ematen digu, eta prozesu osoa amaitzeko denborak murritz ditzakegu, salgaien garraio-prozesuak nabarmen murrizten baititugu.

Gainera, zure proiektuaren mekanizazio-prozesu osoaz arduratzen garenean, zu zure negozioaren beste alderdi garrantzitsu batzuei hel diezaiekezu eta, hala, produktibitatea eta errentagarritasuna handitzen dira.

Materialak

40 urtetik gora daramatzagu neurrira egindako piezen fabrikazioan, eta, urte horietan guztietan, konpromiso sendoa izan dugu gure bezeroekin. Hori dela eta, inguru honetan erreferentziazko enpresa gara doitasunezko mekanizazioan. Gure esperientziari eta produkzio-baliabide modernoei esker, zailtasun eta kalitate handiko emaitzak eskaintzen dizkiegu gure bezeroei.

  • Altzairua
  • Plastikoa
  • Brontzea
  • Letoia
  • Aluminioa
  • Nylona
  • Eta abar

Arrakasta osoz mekanizatzen ditugu zenbait materialezko piezak, hala nola altzairuzkoak, plastikozkoak, brontzezkoak, letoizkoak, aluminiozkoak, nylonezkoak, etab.