PRODUKZIO-BALIABIDEAK

Ukondartzen abangoardia teknologikoko makineria dugu, eta, horri esker, zure proiektuak merezi duen doitasunezko mekanizazio-zerbitzua eskain dezakegu. Teknologien aurrerapenaz jabetzen gara. Horregatik, maiz inbertitzen dugu gure produkzio-baliabideen berrikuntzan, betiere doitasunezko mekanizazioaren arloko gure bezeroen premia guztietara egokitzeko helburu nagusiarekin.

Mekanizazio-zentroek, CNC tornuek, fresatzeko makinek, tornu konbentzionalek eta artezteko makinek osatzen dute gure makineria. Gure produkzio-baliabideen bidez, pieza paregabeak zehaztasunez, arin eta produkzio-ahalmen handiarekin mekaniza ditzakegu.

Produkzio-baliabide modernoak ditugu, gure mekanizazioen kalitatea bermatze aldera.
Zure zerbitzura jartzen ditugu gure mekanizazio-zentroak eta doitasun-makineria. Zure zerbitzura jartzen ditugu gure mekanizazio-zentroak eta doitasun-makineria.

MEKANIZAZIO-ZENTROAK

  • 2 Doosan DNM 5700 mekanizazio-zentro

CNC TORNUAK

  • CMZ TL-20 tornua, LNS barra-kargagailuarekin
  • CNC Hyundai HIT200M tornua
  • CNC CMZ TA-20 TM-640 tornua
  • 2 LACFER C-R-1-215 tornu
  • LEALDE TCN 10 tornua

ARTEZTEKO MAKINAK

  • “Churchill” artezteko makina tangentziala
  • Morkaiko artezteko makina tangentziala
  • 2 Danobat 800 RP artezteko makina
  • Danobat 171 barruko artezteko makina 1

BESTE BATZUK

  • LNS Move barra-etxea
  • Fresatzeko makina eta tornu konbentzionalak
  • Prentsa, zulatzeko makinak eta beste makina osagarri batzuk.